2011/05/16

E- PAPER ZORROA

Bukatu da ikasturtea eta bukatu dira irakasle eskolak Donostiako irakasle eskolan. 3 urte motz eta luze, gogor eta arin. Irakaskuntzaz eta hezkuntzaz, orokorrean, nuen ikuspegia guztiz aldatu da, eta esan beharra daukat, lehen niretzat erakarpenik ez zuten zenbait gaiek orain badutela.

Azken 9 aste hauetan Teknologia Berriak deituriko ikasgaian IKTen inguruan bueltaka ibili gara. Beharrezkoak al dira (orkorrean)? beharrezkoak al dira HHn? zer da ikusi duguna? Zer egingo genuke? Galdera asko eta eztabaida asko izan ditugu gure artean, erantzun zehatzik ez topatzeko.

Blog honetan 9 aste horietan egin ditugun hausnarketa eta lanak azaltzen dira. Zuk zer deritzozu?

1- SARRERA: KURTSO HASIERA
2- EGUNKARIA
3- ESKOLEN ARTEKO KONPARAKETA
4- TEKNOLOGIA BERRIAK
4.1- Klasean aztertu ditudanak
4.1.1- Bubbl.us erabiltzeko gida
4.1.2- Prezi erabiltzen
4.1.3- Erakusketarako murala prestatzen: Globster ikasten
4.1.4- Vuvox-en Fratoren marrazkiak
4.2- Eskola 2.0
5- BILAKATUZ/TRANSFORMACIOINES ERAKUSKETA
5.1- Erakusketarako gure lanak
5.1.1- Manifestua
5.1.2- Murala
5.2- Erakusketa
5.3- Erakusketaren katalogoa
6- BESTEAK
6.1- Ipuina
7- ONDORIOAK

BILAKATUZ/TRANSFORMAMOS ERAKUSKETA


Narratibak Hezkuntzan:

Hezkuntzari so egiten dion begirada berpentsatzearren, Lugaritz Kultur Etxean, ikus eta arte istorio batzuen erakusketa aurkezten da maiatza osoan zehar. Proiektu honek, irakaslearen prestakuntzan garatzen ari den lana eta bere hedapena beste esparru batzuekin lotzen ditu.

Erakusketaren abiapuntua ikaskuntza-irakaskuntza eszenatokiak zabaltzea da, unibertsitatea eta komunitatearen arteko kolaborazioaren bidez bisitariari ikaskuntzarako beste alternatibak imajinatzeko aukera eskainiz.

Donostiako Magisteritza Eskolatik eta etorkizuneko irakasleen formatzaile bezala, hezkuntza konpromiso sozial bezala ulertzen dugu. Konpromiso honek zabaltzera behartzen gaitu eta aldi berean besteak gugana hurbiltzea. Unibertsitatean hezten dugu, bai, baina unibertsitatea esperimentazio zentru bezala ulertuz.

Egitaraua:

Maiatzak 5 (osteguna): 16:00-19:00, Jardunaldi-ilustrazio tailerra. Myriam Cameros Sierra, “La cenicienta que no quería comer perdices”. Bete arte. Donostiako Magisteritza Eskolako (EHU/UPV) 0.4 gelan.

Maiatzak 5 (osteguna): 19:30tan erakusketaren inaugurazioa. Lugaritz Kultur Etxea, Antigua Auzoa, Donostia.

Maiatzak 20 (ostirala): 10:00-12:30. Haurrentzako tailerrak: Musika eta plastika. Donostiako Magisteritza Eskolako ikasleak (EHU/UPV) - auzoko Ikastetxeak. Erakusketa aretoan.

Maiatzak 27 (ostirala): 18:00-20:00. MercaTRUKE: Zer eskaintzen didazu eta zer eraman nahi duzu? Erakusketa aretoan.

7- ONDORIOAK

Bizi garen gizartea, informazioaren gizartea bezala da ezaguna. Duela 20 urte, munduan gertatzen zenaz jakiteko, egunkari, irrati eta telebistei egin behar genien kasu. Zerbaiti buruzko informazioa nahi bagenuen, entziklopedia eta liburuetara jotzen genuen. Baina, garaiak aldatu dira. Interneten sorrerarekin informazioak alde egiten digu eskuetatik. Etengabe dugu informazioa sarean, bueltaka, benetakoa izan ala ez.

Eskoletara ere iritsi dira IKTak. Ikasgela guztietan dago ordenagailu bat, musika aparatu bat, argazki kamararen bat... baina gure susmoa, askotan eskoletan hauek nola erabili ez dutela garbi da. Zapateroren planaren ondorioz, LH 3.zikloko ikasle bakoitzak minieramangarri bat dauka; eskoletan arbela digitalak daude, geletan ordenagailuak... baina, zer egin? Interes ekonomiko batzuren ondorioz, HHko geletan "kanguro" lana egiten duela ikusi dugu: irakaslearen presentzia behar ez duen txoko batean, non haurrek matematikak, hizkuntza... lantzen omen dituzte "jolasen" bidez.

Bizi garen gizartean IKTei kontra egiteak ez du zentzurik; Gure eskura ditugun tresna guztiei probetxua atera behar diegu eta era berean, haurrei lagundu behar diegu hauek ezagutzen. Baina argi dago IKTen erabilerak aldez aurretik zehaztuta egon behar duen helburu zehatz bat izan behar duela benetako probetxua atera nahi badiogu, behintzat.

TRANSformamos-Bilakatuz erakusketa Lugaritzen - Donostia Kultura

TRANSformamos-Bilakatuz erakusketa Lugaritzen - Donostia Kultura

ERAKUSKETA

Kurtsoan zehar egindako lanak erakusteko lekua izan da erakusketa. Egia esan, harrituta, eta oso pozik, gelditu naiz nire ikaskideek egindako lanekin. Argi dago eskola desberdin bat nahi dugula. Orain, gizartean, eskoletan, gure hondar alea jartzea besterik ez zaigu falta.


2011/05/09

ESKOLA 2.0

Eskola 2.0 proiektuari buruz ezer gutxi nekien lehen, eta ezer gutxi jakiten jarraitzen dut, nahiz eta zerbait gehiago badakidan. Eusko Jaurlaritzak Webgune bat dauka, eta bertan gauza asko azaltzen dira, eta beharbada interesgarriak suertatu dakizkioke irakurleari edo ni bezala ez jakina den edonori.
Eskola 2.0

TOMAXITAREN ETXE KOXKORRA

Askok esan didazue ez duzuela ipuina ezagutzen. Gomendagarria da guztiz, 2-6 urteko haurrentzat, batez ere. Nire gomendioaren arrazoiak azaltzen dizkizuet hemen.

TOMAXITAREN ETXE KOXKORRA IRAKURTZEKO GOMENDIOA