Bizi garen gizartea, informazioaren gizartea bezala da ezaguna. Duela 20 urte, munduan gertatzen zenaz jakiteko, egunkari, irrati eta telebistei egin behar genien kasu. Zerbaiti buruzko informazioa nahi bagenuen, entziklopedia eta liburuetara jotzen genuen. Baina, garaiak aldatu dira. Interneten sorrerarekin informazioak alde egiten digu eskuetatik. Etengabe dugu informazioa sarean, bueltaka, benetakoa izan ala ez.
Eskoletara ere iritsi dira IKTak. Ikasgela guztietan dago ordenagailu bat, musika aparatu bat, argazki kamararen bat... baina gure susmoa, askotan eskoletan hauek nola erabili ez dutela garbi da. Zapateroren planaren ondorioz, LH 3.zikloko ikasle bakoitzak minieramangarri bat dauka; eskoletan arbela digitalak daude, geletan ordenagailuak... baina, zer egin? Interes ekonomiko batzuren ondorioz, HHko geletan "kanguro" lana egiten duela ikusi dugu: irakaslearen presentzia behar ez duen txoko batean, non haurrek matematikak, hizkuntza... lantzen omen dituzte "jolasen" bidez.
Bizi garen gizartean IKTei kontra egiteak ez du zentzurik; Gure eskura ditugun tresna guztiei probetxua atera behar diegu eta era berean, haurrei lagundu behar diegu hauek ezagutzen. Baina argi dago IKTen erabilerak aldez aurretik zehaztuta egon behar duen helburu zehatz bat izan behar duela benetako probetxua atera nahi badiogu, behintzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario