2011/03/31

TEKNOLOGIA BERRIAK BEHARREZKOAK AL DIRA HAUR HEZKUNTZAN?

Irakasleak lehenengo egunean plazaratu digun galdera da: beharrezkoak al dira teknologia berriak Haur Hezkuntzan? Gaur azaldu zaigu guri kezka hau. Praktikaldian eskola desberdinetan egon ondoren IKTei buruzko konparaketak egiten ari ginela izan da. Gela gehienetan ordenagailua badago, ordenagailu txokoa egon ala ez. Gehienetan irakasleak ordenagailua libre uzten du; joko interaktiboak jarri, eta haurrak libre uzten ditu, bera, bere presentzia beharrezkoa den jarduerak burutzen dituzten ikasleekin dagoen bitartean. Hori al da helburua?
Joko hauekin curriculumean azaltzen diren helburu eta edukiak lantzen dira, teorian, baina irakasleek ez dute horretarako erabiltzen. Haurrak orokorrean poz-pozik egoten dira ordenagailu aurrean, eta askotan tontotu ere egiten direla esan genezake. Ez al dute denbora izango horretarako? Eskolak hori nahi al du?
Bi talde sortu dira debatean. Batzuk "aurka" agertu dira. Haurrek eskolatik kanpo ere nahikoa denbora pasatzen dute ordenagailu eta telebista aurrean, eta beraz, eskolan ere hori eskaintzea ez dute beharrezkoa ikusten.
Beste batzuk, aldiz, eta ni tartean, erabilpen bat ikusten diogu. Gaur egun IKTak eguneroko ogia dira; haurrek geroz eta denbora gehiago pasako dute ordenagailu aurrean, bere belaunaldiko ezaugarria baita. IKTak tresna bezala ikusi behar ditugu. Haurrak memoria jokora zuzenean jolasten duen bezala, eta ez dugu hau galtzerik nahi, ordenagailuan ere jolastu dezake. Beste trebetasun batzuk garatuko ditu honela. Jolasteko beste era bat izan daiteke, baina denak bezala, muga batzuren barruan. Zergatik ez dugu ikasgelan ordenagailu bat izango?
Bideoen bidez, ere, asko ikasi daiteke. Ingelesezko marrazkiekin entzumena lantzen omen da. Gaur egun haurrak oso goiz hasten dira ingelesa ikasten, eta normalean, irakasle bakar bat izaten da erreferentzia. Marrazkien bidez ahoskera desberdinak entzungo dituzte.
Hori bai, eta denok ados, irakasleak bere lanerako menperatzea beharrezkoa ikusten dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario